XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Badakizuna zer? Alderdikerietarik, taldekerietarik urrutiratzea.
Alderdikeria eta talde-keria (erligiokeriaz nahaztuz) izan bait dira, eta oraindikan ere dira, gutartean, euskarari buruz, egia-eztiaren garraztu eta mingortzeko edenik galgarriena eta gaiztoena.
Eta nik ez dut alderdirik, talderik, ez ta ere adiskiderik, Euskadiko, Euskal Herriko kenka larri huntan eta hain garrantzidun kurutze bidean, euskarari buruz darabiltzaten gataska ta eztabaidetan.
Euskara BATUAri buruz, alde edo aurka izan diren eta oraindikan diren eztabaidak, alderdikeriz, taldekeriz garraztuak izan direla, nik uste, eta saldu nahi diguten ogia ez dela irin utsazkoa, baizik alderantziz, patata eta bertze bihi txar batzuekaz nahasia.
Eta alde batetik bakarrikan, ez!.
Ezkerretik nahiz eskumatik saldu nahi digute ogi aizuna, sarri askotan.
Baiña, eleketarik aski da, oraikoz bederen, gai hortaz, eta noian noakenera, ots: zergaitik eta zertarako behar dugun euskara BATU?.
Hara! Kontatuko dizuet nere adiskide batek (euskaltzale sutsua bera) kontatu zidana: ba dakikezute berrogoi urteko ilunpe hunen aurretikan (lehenagokoak ere ez ziren argiak, gero!), han eta hemen, hirietan eta herrixketan ere bai izaten ziren hitzaldiak eta mintzaldiak, politik alderdi bakoitzak eratuak, bat bederak uraren berebideratzekoz edo katua bere sakura sartzekoz.
Eta, erran beharrik ez, gure abertzale kartsuek ere egin zutela bere
Mintzo eta mintzo ari zelarik,
Ez ahalge zen edo lotsagabe baserritar batek erantzun omen zion:
Eta bertze astako hurak erran zuena:
Arrazoi haundia zedukaten, alde batetik begiratuz bederen, bi biek, zeren eta lanabes edo bertze zerbaitek, baliorik ez baldin badu zerbaiten lortzeko, sabaira jaurtitzen ohi dugu, norbaitzuek nahi luketen bezalaxen, ots,
Euskarak, gaur egungo egoeran, bizibiderako baliorik baldin ez badu, zergaitik eta zertarako horrenbeste eztabaida, gataska, asarre ta gorroto?.
Zergatik uste duzu bada baserritarrek (eta gehienbat oraino hiritar basajabeek) bota dituztela pago ta gaztaña ondoak eta bere ordez lerra edo pinuak landatu?.